«Etorkizuna irekita dago. Ez dago aurrez zehaztuta eta ezin da aurreikusi, kasualitatez ez bada. Etorkizunak dituen aukerak zenbatezinak dira. “Baikor izaten jarraitzeko betebeharra duzue” diodanean, etorkizunaren izaera irekiaz ez ezik, guztiok etorkizunari egiten diogun guztiarekin laguntzen diogunaz ere mintzatzen naiz: denok gara etorkizunak ekarriko digunaren erantzule. Beraz, gure betebeharra ez da gaitza profetizatzea, mundu hobe baten alde borrokatzea baizik

Karl Popperren «Marko komunaren mitoa» bere liburuaren sarreratik hartu ditut aurreko lerroak. Ez zait bururatzen modurik onena 2025rako mundu hobea nahi dugun guztioi, eta hori lortzeko lan egingo dugula uste dugunoi opatzeko.