Unibertsitatea eta euskal gizartea, gaur
- Izenburua: Unibertsitatea eta euskal gizartea, gaur
- ISBN: 978-8476813706
- Egilea: Juan Ignacio Pérez & Pello Salaburu
- Argitaratze data: marzo 2003
- Orrialde kopurua: 238
- Hizkuntza Euskara
- Argitaletxea Pamiela
Iruzkina
Juan Ignacio Pérez era Pello Salaburu irakasleek ongi ezagutzen dituzte Euskal Herriko unibertsitateak. Hobekien ezagutzen dituztenetakoak, hain segur ere. Liburu hau da horren froga, hemen euskal unibertsitate sistemaren azterketa zehatza aurkituko baitu irakurleak. Zein da Euskal Herriko unibertsitateen egoera? Non daude eta norantz doaz? Egia ote da unibertsitatea langabetuen fabrika dela? Unibertsitatean inbertitzen dena nahikoa ote da? Noraino iritsi beharko luke unibertsitateen autonomiak? Zergatik sustatu behar da oinarrizko lkerkuntza? Nolako eragina izango du demografiak unibertsitateetan? Zein da euskararen etorkizuna unibertsitatean? Ba ote du zentzurik unibertsitatearen nazio izaeraz hitz egiterik?
Liburu hau gure unibertsitateei buruz egindako azterketa paregabea da; datu, taula eta informazio ugarik osatzen dute azterketa hori, eta beste herrialde batzuetako unibertsitateei dagozkien erkaketak ere aurki daitezke orrialde hauetan. Hori guztia baliagarria eta arras argigarria gertatuko zaigu euskal unibertsitate sistemarl buruz hain beharrezkoak ditugun gogoeta eta eztabaidetarako.
Zalantzarik gabe, unibertsitatea zer den, zer izan beharko litzatekeen edo Euskal Herrian zer dugun ezagutzeko azterketa osoa era argia da hau.
Liburu hau eskuratu nahi baduzu, argitaletxeari eska diezaiokezu edo, bestela zenbait liburudendatan aurki daiteke.