• Izena: Los males de la ciencia
  • ISBN: 978-84-124767-6-7
  • Egilea: Juan Ignacio Pérez Iglesias eta Joaquín Sevilla
  • Lehen edizioa: 2022ko martxoa
  • Orrialde kopurua: 288
  • Hizkuntza: Gaztelera
  • Argitaletxea: NextDoor Publishers

Iruzkina

Zientziari esker, gaur egungoa da, atsekabeak gorabehera, jendea hobekien bizi den historia-garaia. Hala eta guztiz ere, bizidunak eta gizarte-erakundeak barrutik datozkien mehatxuen eta kanpotik datozkien arriskuen eraginpean dauden bezalaxe, zientziak ere, zeregin kolektibo gisa, kanpoko eta barneko arriskuak jasaten ditu. Izan ere, barruko mehatsuak dira maltzurrenak; sistemaren parte garenoi dagozkigu batez ere. Zuzen interpelatzen gaituzte horrexegatik.

Zientziaren gaitzak identifikatzea izan da liburu honen helburua, nabarmendu nahi izan ditugulako, duten arriskuaz ohartarazteko eta horiei sendabelarra jartzeko beharra adierazteko.

Zientziaren eta bere balioen deskribapen labur batez hasten da liburua. Hurrengo atalean, zientziaren onurez gozatzeko eta zientzia jardueran parte hartzeko dauden aukera-desberdinatasunen analisiarekin hasten da gaitzen errepasoa. Funtzionamendu-arazoekin jarraitzen du eta, bereziki, argitalpen-sistemaren ezaugarriek sortutako gaitzekin. Gero datoz praktika txarrak, zuzentasun eza eta beren ondorioa den zientzia txarra. Ondoren, jarduera zientifikoaren inplikazio etikoak aztertzen ditugu. Politika eta komunikazioarekin zientziak duen harremanarekin amaitzen dugu bere gaitzen errepasoa. Azken kapituluan zientziaren gaitzetarako dauden edo egon daitezkeen sendabelarrak aztertzen ditugu bukatzeko.

Liburu hau lortu nahi baduzu, argitaletxeari eska diezaiokezu zuzen, edo liburudenda askotan aurki dezakezu.