• Izena: Animales ejemplares
  • ISBN: 978-84-121598-9-9
  • Egilea: Juan Ignacio Pérez Iglesias
  • Ilustrazioak: Yolanda González
  • Lehen edizioa: diciembre 2020
  • Orrialde kopurua: 288
  • Hizkuntza: Gaztelera
  • Argitaletxea: NextDoor Publishers

Iruzkina

Liburu honetako kapitulu bakoitzak animalien funtzionamenduaren ikuspegi edo alde batzuk erakusten ditu. Liburua irakurriz jakingo duzu nola lortzen duten uraren eta gatzaren oreka mantentzea; ia material organiko guztiak janari gisa erabil daitezkeela ikasiko duzu; uste duguna baino espezie gehiagotan ia oxigenorik ez dagoen guneetan bizi daitezkeela ikasiko duzu eta, halaber, leku horietan bizitzea ahalbidetzen duten mekanismoak ezagutuko dituzu. Harrigarri suertatzen zaizkigun trebetasunen berri izango duzu; espezie asko ingurune oso hotzetan edo, aitzitik, oso beroetan bizitzen laguntzen duten mekanismoekin harrituko zara; benetako arma lasterketak aurkituko dituzu espezieen artean, beste animaliak harrapatzeko eta harrapatuak ez izateko borrokatzen baitute. Ulertuko duzu zeregin, lan eta ahalegin horiek guztiek esangura osoa hartzen dutela beren azken ondorio eta izatearen arrazoiaren arabera: animalia bakoitzak duen informazio genetiko bera eramango duten ale berriak sortzea. Eta ikusiko duzu, azkenik, duela ez asko susmatu ezin genitzakeen gaitasun kognitiboak dituztela irrazionaltzat jotzen ditun bizidun askok. Hau da, nolabait, istorio eredugarrien bilduma bat. Eta, bitxia iruditzen bazaizu ere, animaliek dituzten erronkak konpontzeko modutik atera ditzakezun ikasgaiak asko dira.

Liburu hau lortu nahi baduzu, argitaletxeari eska diezaiokezu zuzen, edo liburudenda askotan aurki dezakezu.